ARTEA

Putre artistikoak, Artiumen

Artium zentro eta museoak Juan Zamora artista madrildarraren esku-hartze artistikoa aurkeztu du eraikinaren kanpoko aldean. Ekintza Mutatis Mutandi izeneko programaren baitan egin den lehendabizikoa da. Programa horrek zentro-museoaren kanpoko guneak sormen artistikorako euskarri gisa aldarrikatzen ditu.

Zamoraren lana, The Vulture Shadow, lurzoruan eginiko hegazti baten gerizpea da. Hegazti hori museoaren gainetik hegan ari den 50 metroko putrea da. Itzala zerutik zein lurretik ikus daiteke.

Artistak antzeko esku-hartzeak egin ditu hainbat hiritan, esate baterako, New Yorken, International Studio & Curatorial Program-en eraikinaren teilatuan edo 3rd Ward Center-en sarreraren lurzoruan. Medellin, Asuncion edo Danimarkako hiriburuan ere antzeko obrak burutu ditu. Laster, antzeko lanak egingo ditu Hego hemisferioan. Ekintzok, Animaliyos (Animaliatxoak) izeneko egitasmoaren parte dira, eta marrazkian eta animismoan oinarritzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button