BESTELAKOAK

“Pilotarhitza” ikusgarria Pagolan

Hebentik kolektiboak antolaturik eta Pagolako Herriko Etxearen partaidetzarekin, igande honetan, Pagola herrian, Pilotari filma eta Pilotarhitza ikusgarriaz gozatzeko aukera egongo da, arratsaldeko 21:30etik aurrera.

Pilotari  (12´) filma 1964an egin zuten Nestor Basterretxeak eta Fernando Larruquet. Irudiak Bermeon grabatu zituzten, eta lan horretan orduko pilotaririk esanguratsuenak agertzen ei dira: Akarregi, Atano II, Kortabitarte, Ogeta…. Film honetan euskal kirolaren errepresentazio artistiko bat gauzatu zen.

Beste aldetik, Pilotarhitza ikusgarria, dantza, kantak, musika eta pilota inguruko sorkuntza da. Taularen gainen, Mizel Théret dantzaria, Michel Ithurria pilotaria, bertsolariak, Mixel Etxekopar, Jean-Christian Irigoyen Galtxetaburu, Pierre Thibaud eta Pierre Vissler artistek hartzen dute parte.

Hala deskribatzen dute eurek zertan den ikusgarri hau: “Besterik badea gure herrian, orotan bezala funtsean, debalde bezain beharrezkorik? Ez dü deusetako balio, alta gaü eta egün gira haren ondoan, izan dadin pilota ala hitz jokü, non ez den dantzan bezala korpitza jokoan. Non ote da hartan edertarzüna, non jentetarzüna? Zertako txostakatü, hainbeste nahi gabe izanik mündüan? Eta hau balitz nonbait biziaren giltza, herioaren ohiltzeko goiz ihitza? Galto horier ihardesteko, müsika zahar-berri, dantza eta poesia, bai eta hitza pilotari.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button