Nontzeberri

“Pichichi” figura gaurkotua Pabellon 6 Aretoan

Bilboko Aste nagusiarekin batera eta Patxo Telleriaren zuzendaritzapean, Yo Soy Pichichi antzezlana oholtzaratuko da Pabellon 6 Aretoan.

Eta nola ez, Rafael Moreno Aranzadi Pichichi goitizenez ezagutzen den Athleticeko jokalari mitikoaren istorioa kontatzen da bertan, Espainiako futbol ligako lehen futbolari profesionala izan zenarena.

Miguel de Unamuno eta Telesforo Aranzadiren iloba, XX. mendeko hasieraren izar bat zen estatu osoan. Pichichi gazte joan zen, 29 urterekin. Baina  izugarrizko bizitza utzi zuen futbolaren, eta batez ere, Athleticen historiarako. “Bilboko bihotzean jaio, bizi eta hil zen, alde zahar magiko hartako jai artean. Geure lanak gaztetako mutil alai, jator baina gautxori eta dibertigarria ekarriko du gogora. Kabaret honekin, omenaldi txirene bat egin nahi diogu. Abestuko duzu, hunkitu egingo zara, negar egingo duzu, barre egingo duzu… eta batez ere Pichichi maitatuko duzu”, diote antolatzaileek.

Antzezpen lanetan Lander Otaola, Ylenia Baglietto, Iñaki Urrutia, Felipe Loza eta Itxaso Quintana arituko dira. Emanaldiak abuztuaren 21etik 25era izango dira, bai eta 29 eta 31an ere. Irailaren 1ean izango da azken emankizuna, 21:00etan.

Antzezlanaren eta emankizunaren xehetasun guztiak, ikusi hemen.

Exit mobile version