MUSIKA

Ornitorrinkusek joko du gaur Bilbon

Ornitorrinkus hirukoteak laster estreinako diskoa argitaratu du. Taldea Maialen Lujanbiok (bertsolaria), Judith Monterok (saxofoia) eta Xabier Erkiziak (musika elektronikoa) osatzen dute. Ornitorrinkus, bertsolaritza eta musika esperimentala bat egitetik sortutako proiektua da, eta adierazpen era berri propioaren bilaketan garatzen da. Ornitorrinkus proiektuaren bizkarrezurra ornitorrinkoaren ideia metaforikoa da; itxuraz bateraezinak diren ezaugarriak gorputz bakarrean biltzen dituen animalia.

Estreinako lan hau disko-liburu formatuan kaleratuko da. Xabier Gantzarain eta Eneko Aristiren diseinua da Jose Belmonte marrazkilariak egindako irudiaren gainean edo inguruan egina. Barruan, kantuetako hitz eta oharrez gain Ixiar Rozas, Jakoba Errekondo edo Joseba Sarrionaindiak Ornitorrinkusentzat idatzi testuak ere topa daitezke.

Bihar berriz, 20Hatz Proiekt-en txanda izango da: Iñaki Plaza eta Ion Garmendia. Sei urtez Kepa Junkeraren taldean aritu ondoren, Iñaki Plaza (trikitixa, txalapartak, tubiogh-a eta perkusioak) eta Ion Garmendia (txistua, alboka, txalapartak, tubiogh-a eta perkusioak) musikariek proiektu pertsonalagoa eta intuitiboagoa bilatu dute. Euren helburuetako bat, trikitixarako eta txalapartarako egitura eta soinu berriak bilatzea da. Bi kontzertu hauek 21:00etan hasiko dira.

Arte eta Musika egitaraua hiritarren artean kultur ondarea hedatzeko eta ezagutarazteko, ospatzen diren Ondarearen Jardunaldi Europarrak ekimenaren baitan dago. Arte Sakratuko Elizbarrutiko Museoan egingo diren bi emanaldiez gain, San Nikolas elizan ere beste emanaldi parea egingo da: gaur, 19:30ean, Apres Un Rêve arpa eta biola kamarako musika errezitaldia Ursula Segarra eta Isabel LOpezen eskutik; eta bihar berriz, eta ordu berean, Urrundik hirukotearen txanda izango da. Hirukotea Olatz Saituak (sopranoa), Ainhoa Zubillagak (mezzosopranoa) eta Eugenio Tobalinak (gitarra) osatzen dute.

MBN Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button