Sin categoría

Picassoren “Le Tricorne” erakusketa, Iruñean

Iragan larunbatean, Espainiako Ballet Nazionalak Iruñean taularatutako El sombrero de tres picos ikuskizunaren harira, Nafarroako Unibertsitateko Museoak Picassoren Le Tricorne erakusketa inauguratu du. Erakusketa horretan, hain justu, Malagako pintoreak obra horren estreinaldirako, 1919an, diseinatutako figurin eta dekoratuak biltzen dira. Erakusketa zabalik egongo da uztailaren 1era arte.

Erakusketaren bidez, bisitariak Picassoren eszenografo lana deskubrituko du, izan ere, arte eszenikoekiko zuen loturak, jaso zituen enkarguak gorabehera, eragin nabarmena izan zuen bere obran.

Hala, erakusketan 33 pieza biltzen dira, 32 fototipia eta akuaforte teknikarekin landutako grabatuak. Lan horietan El sombrero de tres picos obrarako egindako figurin eta dekoratuak jasotzen dira. Ikuskizuna 1919an estreinatu zen Londresen, Manuel de Fallaren musikarekin eta Léonide Massine-ren koreografiarekin. Serguéi Diágilev ekoitzi zuen Ballet Errusiarrentzat.

Piezatan Espainiako herri kulturaren aberastasuna islatzen da, batez ere, trajeetan. Arropa horietan, Goya pintorearen tradizioa antzematen da. Dekoratuetan, berriz, forma kubistak nagusitzen dira. Eszenarioko teloi eta arropak, bestalde,  klasikoagoak dira.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu