MUSIKA

Petti eta Agustin Alkhat, Arrosa Irrati Sarearen jardunaldietan

Petti eta Agustin Alkhat musikariek Gasteizko Gaztetxean joko dute larunbatean, 21:00etatik aurrera, Arrosa Irrati Sarearen jardunaldien amaierako festan.

Pettik lan berria aurkeztuko du Gasteizen. Disko hori, hain zuzen, apirilaren 21ean, plazaratuko du, Elkar argitaletxearen bidez. Berakoak Etxeko Uzta taldearekin grabatu du diskoa: Joseba Irazoki, gitarra; Iñigo Telletxea, baxua eta Igor Telletxea, bateria. Elkar diskoetxearen arabera, “Pettiren diskoa, modernoa eta kalitate handikoa izango da. (…) Barrutik ateratzen diren kantu leunak, zeintzuk bizitza zailen memoriak daramatzaten, sentimendu zatikatuak, pasioak eta ametsak agertzen dituzten. Blues-rock-folk energikoa eta goxoa”.

Nafarroa Beherako Aguxtin Alkahat musikariak iaz argitaratu zuen Haizeen meneko (Elkar) diskoa. 2013an, berriz, sei kantuko Ihes egin (Usopop) diskoa aurkeztu zuen, eta orain, grabazio berriarekin dator Iparraldekoa. Diskoak midtempo erritmoekin jositako kantu sendo eta biziak bildu ditu Alkhatek, zenbait musikari-lagun ondoan izan dituela: Willis Drummond taldeko Felix buff (bateria) eta Xan Bidegain (baxua) eta Julien Labat (gitarra) eta Txus Aranburu (teklatuak).

Kontzertuaren egun berean, bestelako ekitaldiak ere izango dira: Irrati Antzerki Laborategia, Galder Perez eta Maisha MC-ren eskutik; sarea osatzen duten irratien inguruko etorkizunari buruzko mahai-ingurua; edo emakumeek irratietan duten partaidetzari buruzko ekimena.

Informazio gehiago: arrosasarea.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button