MUSIKA

Petti “Astirtitan” disko berria plazaratuko du

Pettik Astirtitan bost kantuko lana plazaratuko du, Bonberenea Ekintzak diskoetxearen laguntzarekin. Diskoetxearen arabera, “Azalak ederki adierazten duen bezala, lan iradokitzailea da, eta erakargarria, erabat”.

Nafarraren bandcamp webgunean Erramurik gabeko gauak izenburuko doinua entzun daiteke, eta bat gatoz Bonberenak azaldutakoarekin: zoragarria iruditu zaigu. “Melodiak politak eta hunkigarriak dira, samurrak, eta giro lasaiez eta rock erritmoez ederki jantzita daude”.

Pettik hainbat musikarirekin jardun du: Karlos Aranzegi (perkusioak), Iñigo Telletxea (baxua), Igor Telletxea (bateria), Joxan Goikoetxea (akordeoia), Estitxu Pinatxo (ahotsak) eta Freddi Pelaez (Hammond b3).

Bost doinuak Iñaki Bengoaren Shot estudioan eta Jonan Ordorikaren Katarain estudioan grabatu dira. Masterizazioaz, berriz, Karlos Osinaga Txap arduratu da, Bonberenea estudioan.

Bestalde, Miren Karmele Gomezek diskoaren azala egin du, J.A. Areta Goñi Juxe-k argazkiak eta Imanol Urizarrek diseinua eta maketazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button