ARTEA

Antonio Morano pintorearen margolanak Iruñean

Antonio Morano (Huelva, 19453) pintoreak bere lanak paratu ditu Iruñeko San Anton galerian. Erakusketa zabalik izango da azaroaren 16a bitarte.

Europako museo nagusienetako pintura maisuen obra ikasi zuen Moranok gaztetatik. Izan ere, korronte klasikoen eragina oraindik nabarmena da bere obran. Hala, Iruñeko erakusketan bodegoi klasikoak eta gorputz biluziak biltzen dira. Koadroak mihise gainean pintaturiko olioak dira.

Bestalde, 1981. urtean Lumen taldea sortu zuen beste bost pintorerekin batera. Talde horrek hainbat erakusketa kolektibo egin zituen, baita indibidualak ere. 1985. urteaz geroztik meatzeko ingeniari teknikoaren lanbidea baztertu zuen eta pinturan murgildu zen buru-belarri.

Bere obrak hainbat tokitan ikus daitezke, hala nola, Lisboako Alenquer Arte Garaikideko Museoan, Perez Simon Fundazioaren Museoan, edo Greziako Enbaxadan. Horretaz gain, herrialde askotako bildumetan ere aurki daitezke bere lanak, tartean, Kolonbia, Frantzia, Amerikako Estatu Batuak, Belgika  edo Ingalaterrakoetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button