LITERATURA

Peru Abarka Album Lehiaketa berriz abian

Peru Abarka lehiaketaren helburua euskal literatur produkzioan formatu berritzaileak sustatzea da, album formatua hain zuzen ere. Album formatua haur literaturan nagusiki erabiltzen bada ere, Europako literatur joera berriek erakusten dute gero eta zabalagoa dela helduen literaturan ere.

Album formatuan testua ez ezik, ilustrazioak ere argitalpenaren gune bihurtzen dira, letrak eta artea uztartuz.

Horrela, Peru Abarka lehiaketaren bidez euskal idazle hasi berriak topatu nahi dira, formatu berri honetan argitaratzeko gogoa dutenak. Baina ez hori bakarrik, ilustraziogintzan aritu nahi dutenak ere literaturaren mundura erakarri nahi dituzte. Horrela, bi lehiaketa dira batean: narraziorik onena aukeratzeko lehiaketa, eta, aukeratutako narrazio hori ilustratuko duen ilustraziorik onena aukeratzekoa.

Biblioteka egunarekin bat eginik, 2009ko Peru Abarka sari biekin (ilustrazioa eta testua) sortutako nagusientzako album-liburuaren aurkezpena egin zuten Markinan. Lurmentzean izenburua zeukan album-liburuak. Testu sariaren irabazlea Xabier Mendiguren Elizegi eta Ilustrazio sariaren irabazlea Nuria Hernandez Pintor izan ziren.

Markinako Herri Bibliotekak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button