ARTEA

Pertsonala dena politikoa ere bada

Artxiboak, beharrezko erregistroak izeneko erakusketa abian da Bilboko Bizkaia aretoko Axular eta Etxepare geletan (EHU), eta otsailaren 21era arte egongo da zabalik.

Erakusketa honetan, hainbat emakume artistaren lanak izango dira ikusgai (Ajuar, Garazi Ansa, Cristina Arrazola-Oñate, Rosalia Banet, Angela Bonadies, Caterina Borelli, Lara Dopazo, Juana Garcia Pozuelo, Leire Goikoetxea, Miriam Isasi, Mercedes Jaen, Ana Penyas, Saray Perez Castilla eta María Ptqk). Euren obren bidez “artearen komunitateak berezko dituen zenbait kontakizun kanoniko” berrikusiko dira.

Guztiek sentsibilitate feministatik abiaturik, inguruan dugunari buruzko analisia eta hausnarketa proposatzen dute esparru askotatik (ekologia, arkitektura, memoria, egunerokotasunaren aldarrikapena, emakumeek landa-eremuan pairatzen duten ikusezintasuna). Izan ere, “pertsonala dena politikoa ere badela baieztatzen duen aldarrikapena berreskuratzea da xedea, eta erakustea banakako munduek ez dutela ezinbestean kezka kolektiboetatik berezita egon behar. Hala, artista guztiek jartzen dituzte zalantzan geure inguruan dauden errepresentazio forma nagusiak, erresistentzia kultural eta politikotik abiatuta. Hori eginez, xedea da iruditegi berriak sortzea, artistentzako ahalduntze espazio bihur daitezkeenak. Halaber, historiak ahaztutako momentuez eta tokiez hitz egitearen garrantzia ere jorratzen dute beste artista batzuek”.

Bihar bertan, urtarrilak 23, 19:30etik aurrera, Estibaliz Sabada komisariaren eskutik bisita gidatua egingo da. Otsailean ere hainbat jarduera paralelo antolatu dira. Hala, otsailaren 5 eta 6an, Prozesuak: Artista eta bere obraren arteko topaketa ekitaldiak ondu dira.

Informazio gehiago erakusketaren katalogo honetan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button