MUSIKA

Azkena Rock Festibalak iragarriko ditu 2011rako lehenengo taldeak

ARFek jakinarazi ditu hurrengo edizioan parte hartuko duten lehen artisten izenak. Lehen zerrenda honetan, aniztasun estilistikoa antzematen da: Ozzy Osbourne heavy abeslari klasikotik New Bomb Turks-en punkera.

Rock jaialdi erraldoia 2011ko ekainaren 23, 24 eta 25ean egingo da Mendizabalako esparruan. Hona hemen antolatzaileek baieztatu dituzten lehen artisten zerrenda: Ozzy Osbourne, Gregg Allman, The Cult, Black Country Communion, The Avett Brothers, Bad Brains, Reverend Horton Heat, Blue Rodeo, Clutch eta New Bomb Turks.

Horrez gain, urtarrilaren 11ra arte, jaialdiaren hiru egunez gozatzeko balio duen bonua eskuratzeko eskaintza berezia egin dute.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button