ARTEA

Pertsonak

Bilboko Sarean gunean, irailaren 24ra bitartean, Personas izeneko erakusketa izango da ikusgai. Txema Agiriano da komisario artistikoa.

Atzo bertan inauguratu zen erakusketaren gakoa Agirianok berak azaldu du modu honetan: “Guztiok gara berdinak gure ezberdintasunekin. Gizakiak gara, beste batzuekin batera bizi eta garatu egiten garenak. Gure egoak, batzuetan, intolerantziara garamatza eta horrek besteak baino hobeak garela sentiarazten digu, eta kalapita askoren sorburua izaten da hori (familia artekoak, kulturalak, erlijiosoak, edo politikoak) . Besteak, barbaroak, horiek dira gure ohiturei eta mundua ulertzeko moduari jarraitzen ez dietenak, eta horiexek dira marjinatu eta zapaltzen ditugunak.  
Ahalegina egin behar dugu bestearen rolean jartzeko, guztiontzako mundua eraiki ahal izateko. Guztiok jokatzen dugu alor sozial berean, eta horregatik interes generikoak eta borrokatzeko gakoa topatu behar ditugu, guzti horri zentzu sozial eta pertsonala emanez.
Besteak eta beren berezitasunak errespetatuz, ezberdinen sare hau elkartasunezko proiektu komunarekin sendotuko da erakusketa honen bidez”.

Erakusketan parte hartzen duten artistak honakoak dituzue: Alberto Lomas, Elba Martinez, Helena Goñi, Ainhoa Ortells, Iñaki Saez, Felipe Uribarri, Aurora Suarez, Pilar Baizan, David Hornback, Jessica Llorente, Malo Muy Malo (Julián Vallejo y Elena Ascarza), Miriam Ocariz, Naroa Gutierrez Gil, Edu Lopez, Andoni Euba, Goretti Vadillo, Lorea Oar Arteta, Abdoul Aziz, Alain Urrutia, Ainhoa Resano eta Kiko Miyares.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button