LITERATURA

Pertsonaia maskulinoen aurrean

Bidebarrieta Kulturgunearen Eztabaidak Literaturarekin ekimenak Luisa Etxenike eta Marian Izaguirre idazleak elkartuko ditu gaur berton, maiatzak 15, gizonezko pertsonaiei buruz hitz egiteko. Txani Rodriguez kazetariak eta idazleak moderatuko du arratsaldeko 19:30ean hasiko den topaketa.

Las escritoras frente a los personajes masculinos izenburua izango du Eztabaidak literaturarekin topaketak, non Luisa Etxenike eta Marian Izaguirre idazleak eleberrietako beste sexuko pertsonaiekin duten erlazioaz, edota gizonezkoen pertsonaiak dituzten istorioekin identifikatzeko duten moduaz mintzatuko diren.

Marian Izaguirre Bilbon jaio zen, eta une honetan Madril eta Bartzelona artean bizi da. 1991n La vida elíptica publikatu zuen. Ordutik, Para toda la vida (1991), El ópalo y la serpiente (1996), Nadie es la patria, ni siquiera el tiempo (1999) ipuin bilduma, La Bolivia (2003) eta La parte de los ángeles (2011) lanak argitaratu ditu. Geroago La vida cuando era nuestra (2013) eta 2014an Los pasos que nos separan kaleratu zituen. 2015ean El león dormido argitaratu zuen, eta azken liburua iaz argitaratu zuen, Cuando aparecen los hombres.

Luisa Etxenikek, bere aldetik, El detective de sonidos (2011), El ángulo ciego (Euskadi Saria 2009), Los peces negros (2005), Vino (2000), El mal más grave (1997) eta Efectos secundarios (1996) lanak argitaratu ditu. El arte de la pesca (2015) poema liburua ere berea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button