ARTEA

“Perimetroak” eta “Sinergika” beka berriak, Getxoarten

Arte praktika garaikideak sustatzeko xede duten Perimetroak eta Sinergika beken bitartez, Getxoartek aurtengo eskaintza indartuko du, artearen mundua beste arlo batzuetara zabal dadin.

Perimetroak bekaren bitartez, “arte, kirola eta generoari buruzko ikerlanak sustatu nahi dira eta espresuki sortu da agerian uzteko kirolean genero-identitateei eta gatazkei lotutako praktika, adierazpen eta ikuspuntu guztiak”.

Sinergika bekaren helburua artisten lana hedatzea da, batez ere,arte plastiko eta ikus-arteen garapena bultzatuz. Horiekin batera, hiri-ingurua dinamizatu nahi da eta, horretarako, saltokiek parte-hartze aktiboa izango dute, “bertan ere sorkuntza artistikoa sustatuko baita”.

Interesdunek bekei buruzko informazioa eskura dezakete Algortako Kultur Etxean zein www.getxo.eus/getxoarte webgunean.
Izena emateko epea maiatzaren 14an itxiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button