ARTEA

Performancea izango da Consonni ekoizpen etxean

Consonni arte ekoizpen etxeak Bilboko Conde Mirasol kalean duen egoitzan performancea egingo dute gaur, uztailak 3, 20:00etan Johanna Gustafsson Fürst eta Lisa Torell artistek. Ekitaldian Jesus Feixak ere parte hartuko du itzultzaile lanetan.

Handover. Outlined Clearly/Clean Out izenburuko piezak espazioa, lengoaia eta materialtasuna ditu ardatz. Bertaratuko diren ikusleek ekintza-elkarrizketa baten parte hartuko dute.

Performancea 2012an Belgrad hiriko Biro Beograd Residency Block 70 izeneko erresidentzian egindako lanaren jarraipena da. Lan horretan tokiko politikak jorratu zituzten.

Informazio gehiago: consonni.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu