ESZENA

Performance ugari gaur eta bihar Bilbon

 

UPV/EHUko BizBAK Kultur Gestiorako Bulegoak antolatuta, gaur eta bihar hainbat performance ikusi ahalko dira Abandoibarra aretoan Geldi egon argazkirako! Ekintza-arterako hainbat testuinguru egitarauaren baitan.

Programa gaur hasiko da 17:00etan, Bestué-Vives lanen aurkezpenarekin. Ordubete geroago, mahai-ingurua izango da. Bertan, ekintza artean ibilbide osatua duten Espainiako bi ekimenetako ordezkariek parte hartuko dute, Ebent (Bartzelona) eta Chamalle (Vigo) jaialdietakoek, hain zuzen ere. Moderatzaile lanetan Estibaliz Sadaba arituko da.

Jardunaldia, 20:00etan eta 20:30ean hasiko diren Maris Bustamanteren eta Ramon Churrucaren performanceekin amaituko da.

Bihar, berriz, Madrilgo Performance Jaialdia aurkeztuko dute 18:00etan. Halaber, 19:00etan, Maris Bustamantek Mexikoko Polvo de gallina negra eta No Grupo kolektiboen lanak aurkeztuko ditu. Azkenik, 20:30ean, Los Torreznosen La Noche electoral performencea ikusi ahalko da, 20:30ean.

Egitarauaren xehetasun guztiak hemen.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button