BESTELAKOAK

Performance interaktiborantz, La Fura del Baus-en eskutik

 

Atzotik 20ra bitartean Sistematurgia. Performance Interaktiborantz tailerra zuzentzen ari da Artelekun Marcel·lí Antúnez Roca, La Fura del Baus-en fundatzaile-kidea. Ekimena Arteleku-Tabakalera Sorkuntza Zentroak antolatu du, eta teknologia berrien eta performancearen arteko uztarketa jorratzen du.

Tailerraren asmoa arte eszenikoekin harremana duten proiektu interaktiboak sortzeko moduak ikasi eta horiei buruz hausnartzea da. Horretarako, alor ezberdinetatik etorritako hainbat pertsonek, batik bat alor teknologikotik (elektronika, informatika, soinuaren ingeniaritza…) eta alor artistikotik (dantza, antzerkia, arte ederrak, diseinua…) etorritakoak, diziplina anitzeko taldea sortuko dute aste osoan zehar elkarlanean jarduteko.

Marcel·Lí Antúnez Roca (Bartzelona, 1959) Nazioarte mailan ezaguna da arte elektronikoaren eta esperimentazio eszenikoaren alorrean figura garrantzitsuenetako bat bezala. 30 urteko ibilbidea egina du jada, eta unibertso bisual erabat pertsonal eta ikonoklasta sortu du denbora horretan. Produkzio artistikorako sistemen inguruan gogoeta egin du, berak Sistematurgia deitzen duen horren inguruan ikonografia berezi eta propioa garatuz.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button