ESZENA

Iruñeko “Garaikide 2021” ekimenaren otsaileko hitzorduak

Iruñeko Udalak, Gayarre Antzokiaren eta Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin, euskarazko adierazpen artistiko garaikidearen erakustaldia antolatu du Iruñeko Kondestable eta Iturramako civivoxean otsailaren 20era arte.

Lehen ekitaldia Pettik, Harkaitz Canok eta Ana Galarragak burutu zuten joan den astean, eta otsailean sartuta makina bat hitzordu ikusgarri izango dira. ostiralean, 5ean, Hatxe taldeak (Idoia Hernandez, pianoa, Ilargi Agirre, bateria, Peru Galbete, ahotsa eta gitarra, eta Jurdana Ochoa, bibolina) Panpin hautsien dantza izeneko diskoa haizatuko du, 19:30ean.

Eta hurrengo egunean, otsailak 6, ATX Teatroak Kaskarot obra oholtzaratuko du. “Nor da Kaskarot? Denok gara Kaskarot. Kaskarot jatorri ezezaguneko giza talde bateko kidea zen, Lapurdiko kostaldean, bereziki Donibane Lohizune, Ziburu eta Urruñan, bizi zena. Teoria desberdinen arabera, ijitoen azpitalde batekoak, hots, mairu eta ijitoen nahasketatik sortuak edo agot eta ijitoen nahasketatik sortuak lirateke. Definizioa honen gaur egungo neskato bat da gure Kaskarot. Pertsonaia askea bai, baina bere irudimen eta poztasun hori elkarbanatzeko arazoak dituena. Bere ezaugarrien artean dantzarako zaletasuna eta kolore biziko jantziak aipa daitezke”. Familia osoari zuzendutako ikuskizun honetan umeak izango dira publiko nagusia, hau da, beraientzat egindako ikuskizuna izango da. Beti ere, umeekin batera doazen nagusiak albo batera utzi gabe.

Datozen egunotako hitzorduak honakoak dituzue: otsailaren 11n, Peru Galbetek Uraren oldea izeneko proposamena eroango du Kondestablera. 18an, Hatz(a)marka kolektiboak eta Bapateko Orkestrak Komunetik egingo dute toki berean, 19:30ean, eta azkenik, otsailaren 20an, Arriaga Antzokiaren produkzioa den Ama Kuraia ikusteko parada egongo da Gayarre Antzokian, 19:00etan hasita. Maria Goirizelaiak zuzendu du lana eta bertan, Ione Irazabal, Itziar Lazkano, Ane Pikaza, Eneko Sagardoy, Mikel Losada Mikel Losada, Miren Gaztañaga, Iñaki Urrutia, Mikel Martinez, Gabriel Ocina, Alfonso Díez, Idoia Merodio, Aitor Borobia eta Adrian Garcia De Los Ojos aritzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button