Nontzeberri

“Pello Mari Otaño” ikerketa bekak epea luzatu du

Aiztondo bailarako ahozko ondarearen bilketa eta hari buruzko ikerketa bultzatzeko xedea du Pello Mari Otaño ikerketa bekak. Kilometroak Kultur Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak deitzen dute ikerketa beka, Zubimusu Ikastolaren eta Hernandorena Kultur Elkartearen babesarekin.

Jasotzen diren ikerketa proiektuak aztertu ondoren, haietako bat aukeratuko da, eta urtebeteko epea edukiko du proiektu egileak proiektu bera gauzatzeko. 3.000 euroko diru-laguntza bat esleituko da, eta horixe jasotzeko ezinbestekoa da unibertsitate-ikasketetan titulatua izatea 2020ko ekainaren 19 baino lehen.

Aurkezturiko curriculumak eta ikerketa-proiektuak epai-batzordeak baloratuko ditu. Proiektuari dagokion ikerketa-lana 2021eko uztailaren 2a baino lehen idatzita entregatu beharko da, eta epai-batzordeak ontzat eman beharko du.

Eskariak aurkezteko epea ekainaren 19ra arte izango da zabalik. Ohiko datuez gain, ikerketa-proiektuaren nondik norakoak bidali behar dira.

Betebeharreko guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue, apirilaren 23tik aurrera.

Exit mobile version