ESZENA

Zuberoan prest dute maskaraden egutegia

Aurten Mauleko herriko gazteek burutuko dituzte Zuberoako geografian zehar ibiliko diren maskaradak, “bedatsearen jinarazteko.”

Asteburu honetan izango da lehen emanaldia beren herrian, Maulen, arratsaldeko 15:30ean hasita. Urtarrilean beste bi emanaldi egingo dituzte: 22an, Atarratzen, eta 29an, Pagolan. Hurrengo hilabetean, barantailan, Mendikotan (hilak 5), Gameren (11an), Ürrüstoi (19an), eta Altzürükün (25ean) izango dira mauletarrak.
Martxoan honako herrietara joango dira: Muskildi (4an), Idauze Mendi (11an), Zalgize (19an) eta Urdiñarbe (26an).
Azkenik, apirilean, Larrainera (2an), Barkoxera (9an), Sohütara (16an), eta berriz Maulera joango dira, eta hor, hilaren 22an egingo dute azken jokaldia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button