MUSIKA

Pelax taldeak lau kontzertu emango ditu hil honetan

Unai Pelayo donostiarraren egitasmoa da Pelax. Stoner, blues eta psikodelia zertzeladekin apaindutako rock sendoa egiten du, eta 2017an, Talkak egiten du didaktika izenburuko lan plazaratu zuen.

Bada hil honetan, lau kontzertu egingo ditu: igandean, Elgoibarko gaztetxean izango da; 24an, Hernaniko jaietan; 29an, Intxaurrondoko jaietan; eta, azkenik, 30ean, Baionan izango da, EHZ jaialdiaren baitan.

Unai Pelayo ondoko musikariekin arituko da agertokian: Andoni Olaetxea, Iker Vazquez eta Iñigo Ozaeta.

Talkak egiten du didaktika izenburuko diskoaren harira, Atala estudioan garbatu zuen, 2017ko uztailean, Iñigo Irazokiren gidaritzapean. Masterizazioz Jonan Ordorika arduratu zen, Azkarateko Mamia estudioan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button