IKUS-ENTZUN

Paulino Viota zinegile kantabriarra aztergai Bilbaoarten

 

Bilbo arte zentroak Paulino Viotaren (Santander, 1948) obra izango du hizpide hil honetan. Hala, hiru jarduera nagusi ondu dituzte: Zine-zikloa; Manuel Asín-ek zuzenduriko Viotaren zinearen inguruko mintegia; eta, azkenik, Viota berak gidatuko duen idazketa zinematografikoari buruzko ikastaro tailerra.

Zikloa gaur hasiko da, hilak 3, Las Ferias (1966) filmaren emanaldiarekin, 19:00etan. Santander hiri kantabriarrean uztailean jartzen dituzten feriak jorratzen ditu filmak. Programazioa hilaren 24ra arte luzatuko da, eta lan hauek pantailaratuko dira: José Luis (1966), Tiempo de Busca (1967), Fin de un Invierno (1968), Contactos (1970),  Jaula de Todos (1974), Con Uñas y Dientes (1977) eta Cuerpo a Cuerpo (1984).

Zinegile kantabriarraren inguruko mintegia, halaber, hilaren 9an egingo da, eta zine-zuzendariak berak gidatuko duten ikastaroa, berriz, hilaren 15etik 17ra arte.

Informazio gehiago: bilbaoarte.org.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button