MUSIKA

Paul Arambula, Myriam RZM eta Passion Farolas, Le Larraskito Kluba gunean

Bilboko Le Larraskito Kluba toki ezaguna da bestelako musikak edo proposamen esperimentalak maite dituztenentzat. Hala, antolatzen duten hitzordu oro, lehen mailako bazka da belarri ausartentzat.

Bada, bihar bertan, hiru artista bilduko dira, 20:00etatik aurrera: Paul Arambula, “Arizona eta Berlin, pop esperimentala”; Myriam RZM, “Dima, Feedback, DIY, fx, gorputza, proto_ritual  eta distorfolk” eta Passion Farolas, “Ea, elektronika”.

Horretaz gainera, solasaldia izango da Iñaki Gaminde hizkuntzalari eta euskaltzain urgazle bilbotarrarekin.

Paul Arambula Arizonako musikaria da, baina egun da Berlinen finkatua. Vegetable taldean gitarra jotzen ibili eta gero, bakarka dihardu, teklatu eta ahotsarekin. Myriam RZMk, bestalde, ibilbide oparoa egin du musikan, tartean, Gora Japon (2005-2013) eta Magmadam (2014-2017) taldeekin. Azkenik, Passion Farolas Eako Mikel Izarraren egitasmoa da. “Zarata eta esperimentazioa lantzeko asmoz hartu du izengoiti berri hori. Bere estreinako kontzertua izango da, eta datuen soinuztatzean oinarritutako emanaldia izango da”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button