ARTEA

Patxi Laskarairen erakusketa Donibane Lohizunen

Martxoaren 13a bitarte Patxi Laskarairen Goizari beha izenburuko erakusketa ikus daiteke Donibane Lohizunen, La Rotonden. Isturitze eta Otso-zelaiko kobazuloen inguruko 26 irudi paratu ditu.

Argazkilaria kobazuloen horma eta sabaiek sorturiko formen argazkiak egiteko asmoarekin joan zen Isturitze eta Otso-zelaira. Baina bertaratu, eta argiarekin hasi zen lanean, ilunpean dagoen argiarekin, goizari beha. Hala, estalaktitei buruzko lana behar zuena izan, beltzari buruzko lana bilakatu zen. Flashik gabe, eta argazki luzeak eginez, minutu batekoak edo bikoak, flashik eta tripoderik gabe. Hori dela eta, irudi nahasiak direla dio argazkilariak.

Hala, irudi mugitu, nahasi horiek, historiaurrea ekartzen dute gogora. Leizetan suak ingurua mugitzen zuenean formak, irudiak eta argiak sortuz. Jendearen ikarak ere isla daitezke irudiotan, bai eta artearen sorrera ere.

Aipaturiko argazkiez gain, erakusketan Aitor de Mendizabalen eskultura bat ere ikus daiteke. Lan horrek ere, badu kobazuloen formetatik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button