ARTEA

Paseatzeko artearen lehiaketa

Gasteizeko Zas Kultur espazio kultural independenteak Paseatzeko artearen lehiaketa antolatu du, konfinamendu honen barruan ditugun paseatzeko tarteak aprobetxatuz. Hortaz, Zas Kulturrek Paseatzeko Artearen Sariketa deitu du lehen aldiz, Euskal Herriko artistentzat.

Proposamena honetan datza:  Paseatzearen artelan bat dokumentatuta egin behar da, bide publikoan egindako ekintza bat, eta alerta egoeraren dekretuetan legez ezarritako mugak betez. Artelana den aldetik, nolabaiteko adierazkortasuna izan behar du, eta performance edo ekintza artea izanik, artelanean artista bera agertu behar da bere gorputzez. Gainera, joan-etorriren bat egon behar da, oinez edo gurpil aulkiz, ibilbideren bat, abiapuntu eta helmuga bana, hasiera eta amaiera bana.

Lehiaketan parte hartzeko dokumentatu eta  garatutako ekintza bideoan hartu, eta argitaratu bideoa youtube, vimeo edo ikus-entzunezko formatua onartzen duen interneteko beste bideo plataforma edo sare sozialetan #zasartedelpaseo jarrita, eta bidali zasconcurso@gmail.com helbide elektronikora.

Maiatzaren 31ra arte bidali ahal dituzue proposamenak.

Lanak sarituko dira eta horretarako, hiru sari ezarri dira, 100 eurokoak.

Datu guztiak hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button