IKUS-ENTZUN

Pasaiako “Ikuska” film laburren erakustaldia

Hogeigarren ediziora heldu da Pasaiako Ikuska film laburren erakustaldia. Hilaren 12tik 16ra bitartean pantailaratuko dituzte lanik onenak Trintxerpeko alkateordetzan eta Donibaneko Juanba Berasategi aretoan. Aurten 3000tik gora lan jaso dituzte.

Onenen emanaldiak ekimenaren ardatz badira ere, lehiatik kanpoko emanaldi paraleloak ere egingo dira. Bestelako jarduerak ere programatu dira, hala, gaur berton, Ikuskaren bi hamarkadetako ibilbidea laburbiltzen duen argazki erakusketa inauguratuko dute. Horrekin batera, Sara Zozaya abeslariak kontzertua eskainiko du.

Programazioari erreparatuta, honako hitzorduak nabarmendu ahal dira: Euskarazko film laburren emanaldia Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleentzat; larunbatean, Emea eta Anitza saioa, emakumea hainbat arlotan islatzen duten film laburren proiekzioa izango da. Saioko film laburrik onenari Bekoz Beko saria emango zaio; 11an, Islandian grabaturiko film dokumental luzea izango da: La matanza de los Balleneros Vascos. Herri honetan jazoriko gertakari beltzenetako bat jorratzen du: Islandiako itsasertzean jazotako 31 euskal baleazaleen hilketa basatia. Islandiako biztanleen artean oso gertakari ezaguna da baina Euskal Herrian ez, duela urte gutxi arte ezezaguna. Nazioarteko aditu batzuen eskutik eta berreraikuntza historiko xehatuetan bermaturik, 1615eko negu hartan zer gertatu zen erakutsiko da.

Eta diogun bezala, azaroaren 12tik 16ra, 20.00etan, lehiaketako film laburren proiekzioa antolatu da.

Programazio osoa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button