IKUS-ENTZUN

Parte hartze arrakastatsua beste behien ere “Zinebin”

Zinebi, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, beste behin ere, parte hartze arrakastatsua izan duela adierazi dute antolatzaileek, jaso dituzten lan kopurua eta jatorriak ikusita.

Hala, ehundik gora (131) herrialdetako lanak jaso dituzte, guztira ia lau mila ekoizpen-lan, iaz baino dezente gehiago. Horien artean aukeratuko ditu jaialdiak, bai Sekzio Ofizialean, eta baita fikzioan, dokumentalean eta animazioan lehiaketan parte hartuko dituzten lanak.

Jaialdiak jaso dituen lanen jatorriari dagokionez, Euskal Herrian egindako ekoizpen kopurua azpimarratzekoa da, 116 lan aurkeztu baitira datorren edizioan lehiatzeko xedez. Europako rankinean, ohi bezala, Estatu Espainiarretik jaso dira lan gehienak (669); Frantziatik ondoren (320), Alemaniatik gero (250), AEBtik 157, Erresuma Batuko ekoizpenak 136 izan dira, eta Italiako ekoizpenak 84.

Herrialde latinoamerikarretik ere egon da ekarpenik: Brasiletik, Argentinatik, Mexikotik, edota  Kolonbia, Kuba, Costa Rica edota Guatemalatik. Eta zine produkzio urria dagoen eta mendebaldeko ikus-entzuleentzat ezezagunagoak diren herrialdeen artean aipatu, Albania, Azerbaijan, Jordania, Kirgizistan,Uzbekistanetik edota Tajikistanetik jasotako lanak. “Herrialde eta gune geografiko eta kultural anitzen partaidetza horrek zinemaldi beterano honen nazioarteko izaera nabarmentzen du berriro ere”, azpimarratu dute antolatzaileek.

Aurkeztutako lanok,  zinemaldian ezarritako hiru kategorietan desglosatuta, fikziozko lanek izan dute nagusitasuna (2.476), dokumental kategoriak (940) eta animazioak (505). Hala, guztien artean aukeratuko dira Zinebiren edizio berri honetan parte hartuko duten lanak.

Jasoko dituzten sariak, batetik, Bilboko Jaialdia Sari Nagusia izango da (7.000 €) eta kategoria bakoitzean, lehiaketan parte hartzen duten lan onenek Mikeldi Saria eskuratuko dute, (5.000 € kategoria bakoitzeko). Sari horiez gain, Euskal Zinearen Sari Nagusia (6.000 €) emango da; baita  Zine Espainiarraren Sari Nagusia (6.000 €); eta SGAE Fundazioa-Euskadiko Kontseilua Saria, Euskal Gidoi Onenari (3.000 €). EITBk babestutako Ikus-Entzuleen Saria aldiz, 3.000 € izango da, beste batzuen artean.

Antolatzaileek esan dutenez,  “Zinebik bere nortasun zeinu nagusietakoari eusten dio, bost kontinenteetako zuzendarien sormena eta talentua bultzatuz, formatu horretako aukeraketarekin. Beste urte batez, mundu osotik etorritako kalitatezko film laburrak erakutsiko dizkiegu Bilboko ikus-entzuleei”.

Informazio gehigo duzue, zinebi.eus web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button