ARTEA

"Parkett" bildumaren artelanak

Parkett aldizkariko artikuluak alemanez eta ingelesez argitaratzen dira. Nazioarteko artista garrantzitsuen lana idazleen eta kritikarien hainbat entsegutan aztertzen da. Artistak edizioan parte hartzera gonbidatu dituzte idazleak aukeratuz eta argitalpen bakoitzeko estalkiak eta bizkarrak diseinatzeko ideiak emanez.
Artista bakoitzak, gainera, edizio berezi mugatua sortuko du, Parkett-erako lan esklusibo moduan sinatuta eta zenbakituta; eta harpidedunek izan dezaten eskaintzen da. Lanek hainbat bitarteko hartzen dituzte: pinturak, aldizkarian txertatutako arte-proiektuak, argazkiak, marrazkiak, grabatuak eskulturak, bideoak, DVDak eta soinu-piezak.

Parkett urtean hiru aldiz argitaratzen da, 12.000 aleko tiradarekin. Argitalpena 40 herrialdetako 30.000 irakurle inguruk irakurtzen dute. Parkett-erako artisten edizioak 1987tik daude ikusgai museoetan eta mundu osoko arte-zentroetan.
Orain hemen, guregandik hurbilago dituzue.

Montehermoso Kulturuneak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button