MUSIKA

Piztiak taldearen kontzertua, Ondarroan

Kontzertu berezia egingo du Piztiak taldeak larunbatean, Ondarroan. Bertoko Cantabrico aretoak 50 urte beteko ditu, eta egun osoko egitaraua prestatu dute horren kariaz, eta musika ez da faltako.  

Joan den urtean, Piztiak taldeak U lana kaleratu zuen. Diskoak 11 abesti berri ditu, eta Abestietako musika Txomin Uribe eta Josu Aranbarrirena izan da. Hitzak Txomin, Josu eta Kirmen Uribek idatzita daude. Eta zergatik U? Horrela azaldu zuten eurek: “1999. urtean Argia eta Itzala (a e i) Tipo Pete estudioetan Jesus gitarra-jole bezala eta Jose Lastra teknikari zela grabatu zuten, gero Zero (o) grabatu zuten leku eta jende berarekin eta 15 urte geroago berriz Jesusekin batu, Tio Pete estudiotara joan eta Lastrarekin disko berria grabatu dute. Lan berriak horregatik du U izena, a e i o u betetzeko”.

Piztiaken etapa desberdinetako eragin zenbait batzen dituen lana dela esan daiteke. Kanta batzuk ilunagoak, beste batzuk alaiagoak, country ukituko abestiak lehenengo aldiz, mandolina eta cabaquinhoa, teklatuen hainbat arreglo…. Piztiak taldean Josu Aranbarri (ahotsak, banjoa, teklatuak, gitarrak eta baxuak), Peio Larrañaga (bateria, teklatuak eta perkusioa), Txomin Uribe (ahotsak, teklatuak eta gitarrak) eta Jesus Galan (gitarrak, baxuak eta teklatuak) daude.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button