IKUS-ENTZUN

“Paris pieds nus” komedia aurkeztuko du Kresala zineklubak

Dominique Abel eta Fiona Gordon zinegile frantziarrek 2016an filmatutako Paris pieds nus filma pantailaratuko du gaur Donostiako Kresala zineklubak, Trueba zinema aretoan, 19:30etik aurrera.

Kresalaren arabera, “aste honetan komedia bat dakargu, Fiona Gordon eta Dominique Abel bikotearen azken lana. Mill Valleyko zinema jaialdian publikoaren saria jaso zuen, eta Denverrekoan perla bitxi saria”.

Kanadako Fiona liburuzainaren istorioa kontatzen du filmak. Parisera joango a Fiona Martxa izekori laguntzeko, zaharren egoitzan sartzeko arriskuan baitago. Fionak bidaian maletak galduko ditu, eta Martha ere desagertu egingo da. Hortik aurrera Fiona nahaste-borraste ederrean sartuko da. Nahaspila horren baitan, Dom izeneko arlote berekoi eta harroputza ezagutuko du, eta maitemindu ere egingo da.

Komiki koloretsuaren itxura duen komedia fisikoa da. Pertsonaiak, halaber, amultsuak eta dibertigarriak dira. Ondo pasatzeko lana da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu