ESZENA

“Pantheon” lanaren aurre-estreinaldia, Pasaian

MA Produkzioak-ek bere lan berria estreinatuko du: Pantheon. Abenduan martxan jarritako crowdfunding kanpainarekin bat egin zuten 118 laguni esker, bere helburua gainditu eta ekoizpena amaitzea lortu du. Horren ondorioz, martxoaren 6an euskaraz eta 7an gaztelaniaz, lanaren pase itxiak eskainiko ditu, eta martxoaren 8an, aurre-estreinaldia izango da, Pasaiako Juanba Berastegi Auditoriumean, 19:30ean.

Obra honek hauxe kontatzen du: Telefono-dei bat jaso du emakume bateK. Dei horretan bere aita hil dela jakinarazten diote, haur bat zenean abandonatu zuen gizon hura. Hori dela eta, protagonista orain arte ezkutuan izan duen zati bat sendatzen eta erreskatatzen saiatuko da.

Konpainiak azpimarratu duenez, “Pantheon esperientzia izugarria da ikusleentzat. Antzezlanaren ezaugarri nagusietako bat zuzeneko film baten antza izatea da. Horretarako, hainbat baliabide artistiko ditu. Lehenik eta behin, soinu bandak originalak lagunduko ditu tentsiozko uneak, Iñaki Altolaguirre musikari eta konpositoreak sortutako soinu bandaren bitartez. Bestalde, bideo-proiekzioa integratzen duen eszenografia-diseinua du obrak, eta zinearen irudikatzea bilatzen da.”

Lan taldea honakoek osatuko dute:  Marga Altolaguirre (zuzendaritza eta dramaturgia), M.A. Produkzioak (ekoizpena) Ion Olano (euskarazko itzulpena), Iñaki Altolaguirre (musika), Josema Linazasoro (soinu-espazioa), Amaya Cortaire (eszenografia), Rebeca Caballero (jantziak eta makillajea), Pedro Chamizo (argiztapena eta bideoa), UHINA (talde teknikoa), Adrian Viñas (diseinu grafikoa), Marta Ennes (argazkian), Juan Esteban Rodriguez (kartelaren diseinua) eta Ainhoa Alberdi, Aintzane Gamiz eta Iñigo Azpitarte aktoreak.

Konpainiak aurreratu du Dferia arte eszenikoen jaialdian izango dela estreinaldia, martxoaren 10ean eta 11n Tabakaleran, Donostian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button