BESTELAKOAK

Pandemiarekin lotutako testigantzak

San Telmo Museoak pandemiarekin lotutako testigantzak eta bizipenak jasotzeko deialdia egin du. Onartuko diren proposamenak argazkiak, bideoak, abestiak, poemak, marrazkiak, kontakizunak eta eskulanen irudiak izango dira, beti ere formatu digitalean.
Museoaren webgunearen bitartez bidal daitezke maiatzaren 18tik ekainaren 18ra arte.

San Telmo Museoak abian jarri du 2020. Pandemiaren lekukotzak: gure orainaren antropologia izeneko proiektua, pandemiaren krisiarekin lotutako testigantzak eta bizipenak biltzeko. “San Telmo Museoak ezin du ez ikusiarena egin COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz gizartea bizitzen ari den aurrekaririk gabeko egoeraren aurrean, eta hausnarketa sustatzen lagundu nahi du osasun-mehatxuak egungo gizartean izan duen eraginari buruz”.

Lekukotasunen bidez museoak gai asko jorratu nahi ditu, besteak beste: Nola bizitzen ari gara konfinamendua eta nola aldatu da gure eguneroko bizitza? Nola egokitu gara orain arte ezezaguna zen errealitate batera? Ondorio negatiboak baino ez ditu ekarri, edo ikasteko edo elkarbizitzeko aukera berriak ekarri ditu? Nola egon gara harremanetan ingurukoekin, familiekin, lagunekin, lanarekin, aisialdiarekin? Zer sentimendu sortu dizkigu? Gure lehentasunak aldatu dira? Zeintzuk dira orain gure etorkizunerako aukerak?

Lekukotza horiek argazkiak, bideoak, abestiak, poemak, marrazkiak, kontakizunak, eskulanen irudiak… izan daitezke, formatu digitalean, eta beti ere, egindako galderei erantzuteko asmoz. Parte hartu ahal da horiek museoaren webgunera bidalita. Nahi adina testigantza bidali ahal izango dira, formatu hauetako batean: JPG, mp4, mp3, pdf, zip.

Bildutako informazioak artxibo anitza osatuko du, ondare kolektibo immateriala, aldi hau dokumentatzeko oso baliagarria izango dena eta San Telmo Museoak gordeko duena. Gainera, jasotako materialen arabera “museoak zabalik uzten du aurrerago erakusketa birtual eta/edo presentzial bat egiteko aukera”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button