ESZENA

“Lautan Hiru” laguntza Les Bobe Bobe konpainiak jasoko du

Les Bobe Bobe konpainiak jasoko du 2022ko Lautan Hiru laguntza, Udaberria heldu da lanagatik.

Euskaltzaindiak Bilboko Udalaren babesarekin, antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen iaz. Sari honen helburu nagusia euskarazko antzerkia sustatzea da, batez ere, lan laburren sorkuntzari bultzada emateko xedez.

2022ko Lautan Hiru laguntza Les Bobe Bobe konpainiak irabazi du, Udaberria heldu da lan laburrari esker. Konpainiak 1.400 euroko zenbatekoa eskuratuko du eta antzezlana 2022ko otsailean antolatuko den IV. Lautan Hiru jaialdian estreinatuko du talde horrek.

Epaimahaiko kideen arabera, lan “bitxia eta ausarta da, haurrentzako egina dirudien pieza bat bestelako kontu bihurtzen delako, diskurtsoaren esanahia erabat aldatuz”.
Les Bobe Bobe konpainiak gidoi “jostaria” dakar, baina “autu sakonak” jorratzen ditu, epaimahaikideek (Cafe Bar Bilbao, Zazpi Katu gaztetxea, BIRA Kultura eta Euskaltzaindia) azpimarratu dutenez.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button