Nontzeberri

Palestinarraren errealitatea hurbilago

Palestinara heltzean Welcome to Palestine da entzuten den ongi etorriaren lehenengo esaldia. Herri palestinarra suntsitu duen erregimen sionista totalitario baten 60 urteko okupazioak ez du autodeterminazioaren eta onarpenaren alde borrokatzen duen herri baten harrotasuna isildu, nahiz eta nazioarteko erakunde eta gobernuek beste alde batera begiratu.

Erakusketa 14 panel osatzen dute; horietan autore ezberdinen argazkiak, mapak, testu laburrak eta Palestinako olerkarien bertsoak daude. Erakusketa honen bidez, Bakea eta Duintasuna elkarteak eta Biladi Palestinar Kultura Zentroak herri palestinarraren errealitatea hurbildu nahi diete Bizkaiko herritarrei; 1948. urtetik okupazio militar bati eutsi eta bizitza duin bat izaten saiatzen den herri baten errealitatea, alegia.

Erakusketa Kalian Elkartean martxoaren 1etik 14ra bitartean egongo da ikusgai; bisita gidatu interesgarria martxoaren 5ean izango da, 20:30ean, eta hitzaldi bat ere antolatu da martxoaren 11an, 21:00etan, Kalian Hiri Kultur Gunean.

Nontzeberri

Exit mobile version