IKUS-ENTZUN

“Palestinako Zinema zikloa” Nafarroako Filmotekaren eskutik, Iruñean

Palestinako ikus-entzunezkoen ekoizpenen bigarren edizioa izango da irailean Iruñeko Nafarroako Filmotekan programatu dena, SODePAZ Internazionalistak Elkartearekin auzolanean.

Kultura Palestinarra zinemazaleei hurbiltzeko asmoz, bi dokumentalek eta fikziozko bi filmek osatzen dute programazioa, hausnarketa sozial eta politiko batera gonbidatuko gaituena. Horretarako, proiekzioen ondoren eztabaida eta iritzi trukeak izango dira adituen eta ikus-entzuleen parte hartzearekin.

Joan den astean Gas the Arabs (Carles Bover Martinez, Julio Perez del Campo, Espainia, 2017) dokumentala proiektatu bazen, bihar, irailaren 11an, Wajib, (Palestina,2017) filmaren txanda izango da, 2017ko Mar del Plata Jaialdian, zuzendari eta aktore onenaren (Mohammad Bakri) saria jaso zuena.  Bertan, Nazarethen bakarrik bizi den 60 urteko Abu Shadi da protagonista. Bera dibortziatutako aita baten eta duela urte asko Erroman bizi den bere seme arkitektoaren artean agertzen den figura da.  Filmaren korapiloan barrian, alabaren eta arrebaren ezkontzaren prestaketekin, tokiko tradizio palestinarrak agintzen duen bezala, gonbidapen bakoitza pertsonalki eman behar dutenean sortzen diren tira-birak kontatzen dira. Aita-semeek, ia ezezagunak euren artean, egunak elkarrekin igaroko dituzten bitartean, euren harreman ahula proban jarriko da.

Irailaren 18an, datorren astean, Private  (Saverio Costanzo, Italia, 2014) proiektatuko da, zuzendaria bera lekuko izan zen benetako gertakizun batean oinarrituta dagoen filma. Hainbat sari jaso ditu Costanzoren lanak, horien artean, film onenaren Urrezko Lehoinabarreko saria 2004an Locarnoko Nazioarteko Jaialdian, bai eta aktore onenaren saria ere (Mohammed Bakri); Zilarrezko Galburua Valladolideko Seminci Jaialdian; eta David di Donatello Sarietan, opera prima onenaren saria, beste batzuen artean.

Eta irailaren 25ean, Roadmap to Apartheid (Eron Davidson, Ana Nogueira, AEB, 2012) ziklo honen azken filma proiektatuko da, “Apartheidaren gorakada eta beherakada azaltzen duen dokumentu historikoaren formatuarekin, zergatik gaur egun palestinar askok apartheidaren sisteman bizi direla sentitzen duten, eta zergatik gero eta jende gehiagok hori hala dela pentsatzen duen kontatzen duena”.

“Palestinan zinema-industria sendo baten gabeziak filmen ekoizpena atzeratu bazuen ere, azken hamarkadetan zinema palestinarrak gizarte honen bizimodua irudikatzen duten ekoizpen eta zuzendarien ugaritzea jasan du. Eta modu berean, Palestinako komunitatearen heterogeneotasuna islatzen duten ekoizpenak ere, herri honek aurre egin behar dituen eguneroko erronken ikuspegi zabala ematen dutenak. Palestiarrentzat, izan ere, okupaziozko hamarkada ugarien aurkako erresistentziaren eta biziraupenaren adierazpen bat da zinema”.

Programazioaren xehetasun guztiak hementxe dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu