BESTELAKOAK

“Palestina Habibti” Palestinako kulturari buruzko jaialdia, Iruñean

Palestinako kulturari buruzko zinema proiekzioak, hitzaldiak, kontzertuak, lantegi eta erakusketak bilduko dira abendura bitartean, Iruñean antolatu den Palestina Habibti jaialdiaren barruan.

Azaroaren 2tik 15etara Welcome to Palestine izeneko erakusketa paratu da Kondestable Jauregian. “Welcome to Palestine herri hartako lurrak zapaltzean entzuten den ongietorri esaldia da gaur egun ere. Palestinarrak itotzen eta suntsitzen dituen erregimen sionistaren okupazioaren 70 urteek ez dute lortu bere autodeterminazioaren eta aitortzaren alde borrokan dabilen herri baten harrotasuna ezabatzea. Erakusketa honen bidez, Bakea eta Duintasuna elkarteak eta Biladi Kultur Zentro Palestinarrak herritarrak Palestinako errealitatera hurbil daitezen nahi dute”.

Aste honetan gauza piloa antolatu dira. Biharko hitzorduan Palestinako giza eskubideei buruzko zinema zikloa abiatuko da bi filmen emanaldiarekin: Y sin embargo Al-Quds eta Puertas al mar. Azaroaren 8an, emakumea Palestinako jendartean eta bere papera Israelen okupazioaren aurkako erresistentzian garatuko da hitzaldi batean. Eta hurrengo egunetan, 9 eta 10ean, Nai Barghouti kantariaren kontzertua programatu da.

Hurrengo asteetan, Palestinako giza eskubideei buruzko zinema zikloak jarraipena izango du; Salah Jamal idazle palestinarrak Nakba. 48 relatos de vida y resistencia en Palestina eta Aroma árabe lanak aurkeztuko ditu; Palestinako sukaldaritzaren gutiziak dastatzeko aukera izango da; dabke dantza palestinarra eta euskal dantzak uztartuko dituzte; eta La Puerta Rojak errefuxiatuei buruzko A la Deriva antzezlana egingo du, besteak beste.

Programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button