LITERATURA

“Arrain hezur bat eztarrian” azken Igartza Saria kalean da

Olatz Mitxelena Larretaren lana da Arrain hezur bat eztarrian (Elkar) izenekoa. Olatz Mitxelenak, Igartza Sariari esker ondutako bere lehenengo ipuin liburu honetan, esku trebea eta ahots propioa erakutsi ditu: lehenak balio dio prosa jostalari bezain zehatz batez idazteko; bigarrenak, berriz, ideia berritzaileak sujeritzeko, noiz asaldatzaile noiz adar-jotzaile, liburua itxi eta gero ere irakurlearen gogoan luzaroan iraungo dutenak.

“On asmoz abiatu eta hondamendian amiltzen diren txangoak, edo itxura negargarria izan arren amaiera gozoa hartzen duten festak. Ezer ez da dirudiena istorio hauetan: errealistak batzuk, fantastikoak bestetzuk, beti dute gorderik ustekabearen harra, bolante kolpea, magiaren printza.”

Beste aldetik, duela aste batzuk, Iñigo Martinez Peñak Pantailen garaipena (Elkar) izeneko lana aurkeztu zuen. Berea ere bada Mandamentu Hipermodernoak (2021). Liburuaren hitzaurrean honako hau irakur daiteke: “Liburuan aurrera egin ahala, kiratsa: botereak erabat garden nahi gaitu, boterea bera sekula garden izango ez den arren; kaleak eta lanpostuak bideozaintzaz Beteta dauzkagu eta etengabe zelatatzen gaituzte; nahiago dugu GPSari itsatsita egin bidea, bila gabiltzana non dagoen ingurukoren bati galdetu baino; kaleak gehiegi argiztatzeak loaren kalitatean eragiten digu, besteak beste; paisaia edo leku berri batera iritsita, hura argazkietan jasotzen tematzen gara, momentua disfrutatzea ahaztuta; giza jokabideen determinismoa aurreikusten ahalegintzen gara, erabakiak hartzeak dakarren erantzukizunak izututa-edo. Kaleidoskopio zoro batean bizi gara.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button