BESTELAKOAK

ArtFuturaren edizio berria asteburu honetan

Urriaren 21etik aurrera, ArtFuturaren edizio berria helduko da Bilbo eta Iruñeara, eta hiri hauez gain Bartzelona, Bogota, Buenos Aires, Gijon, Madril, Murtzia, Palma, Iruñea, Txileko Santiago, Segovia, Tenerife, Valladolid eta Vigo ere bisitatuko ditu.

Kultura eta Sorkuntza Digitaleko jaialdiaren 22. edizioaren izenburua Etorkizuna berraztertzen da, eta azken urtean new media eta kultura digitalaren nazioarteko esparruan sortu diren proiektu eta ideia garrantzitsuenak aztertuko ditu. Gaur goizean aurkeztu dute ekimena Bilboko Alondegian.

Hitzaldiak eta ikus-entzunezko proposamenak ikusteko abagune ederra izango du zaleak asteburu honetan. Hizlarien artean, besteak beste, Wolf Lieser, Edward Shanken, Pau Waelder, Joan Alvares, Charlie Todd eta Rosto izango dira.
Ikus-entzunezko egitarautik, Tiffany Shlainen Connected dokumentala nabarmendu dute gaur goizeko aurkezleek. Izan ere, filma aurtengo Sundace zine-jaialdian aurkeztu zen, eta ArtFuturan estreinatuko da, bertsio originalean eta azpitituluekin.


 

Press, Pause, Play lana ere ikusi ahalko da. Dokumentalak musikan, artean eta diseinuan dauden baliabide berrien garrantziaz hitz egiten du, eta aro digitaleko sortzaile garrantzitsuenetako batzuekin egindako elkarrizketak ere eskaintzen ditu.

3Dko animazio-lanik onenen aukeraketa ere egongo da. Saio honetan, Alister Lockhart, Damian Nenow, Tolga Ari eta Markus Wagnerren lanak egongo dira, bai eta 2011ko jaialdietan gehien saritu diren bi lan ere: Tomer Esheden Flamingo Pride eta Damian Nenow/Platige Imageren Paths of Hate.

Futura Graphicsek motion graphics eta sorkuntza digital berrietako lanik aipagarrienak eskainiko ditu ekimenak. Besteak beste, egile hauen obrak eskainiko dira: David O’Reilly, Rusell Weekes, Chris Milk, Olivier Babinet, Sergio Saleh, Dvein eta beste hainbatenak.

Horretaz gain, Kanada herriko produkzioa ezagutzeko parada egongo da, Mapping the Mappings, Music Video Showcase by MECAL, Rostoren The Monster of Nix lana, eta lehen aipaturiko hitzaldiak

Zehaztu nahi baduzue noiz, non eta zer, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button