MUSIKA

Pajaro 1 Pajaro 2 taldeak disko berria plazaratu du

Gasteizko Pajaro 1 Pajaro 2 bikoteak Earth 01 Moon 07 izenburuko bigarren lana argitaratu du. David Madinabeitiak eta Alvaro Larroryk duela lau urte plazaratu zuten haien estreinako lan homonimoa.

Diskoa autoekoitzia da, eta Bartzelonako Artspace estudioetan grabatu dute. Diskoa David Soler eta Angel Medina ekoitzi dute, Maria Arnal i Marcel Bagés edo Nico Roig-en lanetan ere parte hartu dute, besteak beste.

Hala, grabazioan bildutako hamar kantuetan pop-rock melodiak nagusitzen dira. Melodiak, country-rock zertzeladak eta detaile akustiko zein elektronikoak entzuten dira.

Uhinak Komunikazioa bulegoaren arabera, “aurreko diskoarekin alderatuta pop ireki eta aske batera jo dutela esan genezake hamar kantu hauetan, bai soinuari dagokionez eta baita konposizio mailan ere”.
Diskoaren aurkezpena hilaren 18an egingo dute, Gasteizko Dazz tabernan, 19:00etatik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button