Nontzeberri

Paisaiaren erdian irudi batek oroitu, bizi eta itxaron egiten du

Bertizko Jauregian, Pedro Salaberri margolariak Bideak izeneko erakusketa paratu du abuztu osoan.

“Ezagutzen dudan gozagarririk onenetako bat paseo lasaiak ematea da, zuhaitz eta soroen arteko bideetan edo landaretzan barna urruneko mendi eta ibarrak antzematen diren basoetan.
Paseo horietan, hotzak, beroak edo euriak momentu horretan buruan dudana atzean utzi, eta kosmoseko planeta txiki batean bizi naizela eta harekin ongi moldatzea niretzat ona dela kontatu ahal didate.
Nire estudioan, betiereko itzulera lortu nahian, islatuko ditudan irudiz betetzen naute paseo horiek.
Nire lehenengo erakusketan “paisaiaren erdian irudi batek oroitu, bizi eta itxaron egiten du” idatzi nuen, eta badirudi lehenengo aldi hura dela berriro”.

Exit mobile version