ARTEA

Paisaia naturalaren irudiak

Gau hasita, otsailak 18, eta martxoaren 18ra arte, Arteako Kultur Etxean, Santi Yaniz argazkilari eta kazetari bilbotarraren Izadi sublimea argazki erakusketa egongo da ikusgai. Yaniz argazkilari eta kazetari bilbotarrak 500.000 iruditik gora ditu bere artxiboan, eta gehienetan, Euskal Herriko paisaiak, natura eta pertsonaiak agertzen dira.

Bizkaiko Foru Aldundiaren erakusketa ibiltari honek Gaztelugatxe, Urkiola, Gorbeiako parke naturala eta Tunelbokatik Barrikara arteko itsasaldeko paisaiak begi-bistan jartzen ditu. Erakusketa 25 argazkiz osatuta dago eta irudi bakoitzaren alboan Yanizek idatzitako testu bat agertzen da. Idatzietan argazkia egiteko teknika eta unea harrapatzeko esperientziak azaltzen ditu.

Estilo soileko argazkilaria izateaz gain nahiago izaten du artefaktu teknikoak saihestu, eta, gehienbat, lurra ikertu, argiak kudeatu eta meteorologiak eskaintzen dizkion une iragankorrei ahalik eta etekinik handiena ateratzea, giro iradokitzaileak lortzeko.

Ibiltari eta bidaiari nekaezin honek gogokoen duen espezialitatea mendia eta paisaia naturalaren irudia lortzea da. Bere lan profesionalaren kokapen nagusia Bizkaia eta Euskal Herria denez, lurralde hauetako bazter guztiak ezagutu ahal izan ditu eta haiek miresteko argiak eta une egokienak ere bai.

Yanizen argazkiek hainbat aldizkari eta liburuetan argitaratutako ehunka egile-lan eta erreportaje ilustratu dituzte, izan ere, hogei liburutik gora kaleratu ditu eta erreportajeak eta dokumentalen gidoiak ere idazten ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button