ARTEA

Paisaia ideia gisa

Joseph Beuys, Jane Crawford y Robert Fiore, Walter De Maria, Agnes Denes, Jan Dibbets, Barry Flanagan, Hammish Fulton, Helen and Newton Harrison, Michael Heizer, Nancy Holt, Stephen Kaltenbach, Richard Long, Anthony McCall, Ana Mendieta, Dennis Oppenheim, Gerry Schum, Robert Smithson, Chris Welsby izango dira erakusketa honetarako aukeratu diren artistak.

Erakusketan aurkezten den nazioarteko artisten multzo eklektiko honek eta haien lan probokatzaileek agerian uzten dute arteak gure kontzientzia asaldatzeko duen gaitasuna. Eta eten edo haustura intelektualerako gaitasun horretan oinarritua bide da, hain zuzen, erakusketa honen testuinguru kontzeptuala eta artistak aukeratzeko irizpidea. Horixe baita proiektuaren helburu nagusia: erakustea nola izan zuen artista-talde batek duela 40 urte arteari beste ikuspegi batetik heltzeko ideia aurrerakoia, gaur egun ere garrantzi handikoa. Bere obran, lurra ez zen izan artean izandako aldaketen katalizatzailea bakarrik, euskarri elektronikoen erabilera bultzatu baitzuen.

Paisaia ideia gisa: proiektuak eta proiekzioak, 1960-1980 kontzeptualismoa eta euskarri elektronikoak aintzat hartuta, ekologiaren aldeko gogoeta berri bat da, eta garrantzi berezia du ekologian eta ingurumenean interesa agertzen duten gaur egungo artistentzat. Hiru urtetan zehar garatzen joan den eta Koldo Mitxelena Kulturuneak ekoitzi duen Paisaia ideia gisa honek zera erakutsi nahi izan dio gaur egungo jendeari, ezbehar ekologikoek hondamenezko ondorioak izan dituzten masa-gizarte global eta masifikatuari, lurra eta ekologia testuinguru historiko jakin batean arte-objektu berritzaile eta irudimentsu bilakatu direla.

Paisaia ideia gisa: proiektuak eta proiekzioak, 1960-1980 erakusketan bildutako artista eta artelanek museo eta galerietako hormen mugak gainditu eta artearen aukerak zabaltzeko borondatea erakutsi dute bi hamarkada baino gehiagoz.

Koldo Mitxelena Kulturuneak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button