ARTEA

Paisaia denboratik kanpo

Irailaren 23ra arte, Montehermosoko ur-biltegiak Carlos Marcote erakusketa hartuko du, artistak azken urteotan egindako lanak erakusteko.

Erakusketak formatu desberdineko ehun eta berrogei lan biltzen ditu, zeinetan islatzen den, lagun eta senideen erretratuekin batera, margolariari paisaia denboratik kanpoko eta ia beti landa-girokoek pizten dioten interesa. Multzoka edo banan-banan, margoek ur-biltegiko hormak zipriztintzen dituzte, oso giro berezia sorraraziz.

Daniel Castillejo adituaren arabera: “Haren margoen aurrean, beti galdetzen diot nire buruari egia izango ote den zenbait fisikari heterodoxok dioen hura, alegia, ikusten dena baino ez dela existitzen, ikusten dugun unean berean eratzen den begi aurrean dugun oro, xirmi-xarmaz bezala. Azken finean, ikusten duguna gu geu garelako, gu geu bakartasunera jolasten, gu geu, agertoki bat birsortzera jolasean, Marcotek margotu dezan”.

Artistaren gaineko datu guztiak: Montehermoso

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button