MUSIKA

Pablo Milanes esentzian itzuliko da Bilbora

Pablo Milanes Kubako Troba Berriaren ordezkari bikainak, Esencia biraren barruan, Bilbo hartu du geraleku, eta hala, ekainaren 23an, larunbatean, 20:00etan, kontzertua eskainiko du Euskalduna Jauregiko Auditorioan.

Antolatzaileen arabera, “Pablo Milanes hirukote gisa igoko da Euskalduna Jauregiko areto nagusira, Caridad Varona (txeloa) eta Ivonne Tellezek (pianoa) lagunduta. Ahotsa gitarrarekin lagunduta, kantautore kubatarrak bere errepertorioko abesti antologikoak eskainiko dizkie ikus-entzuleei, De qué callada manera, Para vivir edo El tiempo pasa, eta abesti berriak ere hurbilduko dizkigu, Vestida de mar edo Días de Luz, besteak beste, duela denbora gutxi konposatu dituen eta bere musika sorkuntzan behin eta berriro agertzen den gaietako bati buruzko gogoeta egiten duten abestiak: denboraren iraganaren ezinbestekotasuna”.

Kubako Troba Berriaren sortzaileetako bat izanik, Pablo Milanesek bere ibilbide musikalean 40 disko baino gehiago kaleratu ditu. Gaur egun hainbat lanetan dago murgilduta: Kubako Troba Zaharraren abesti handiak berreskuratuko dituen diskoa, Jose Maria Vitier piano maisuarekin, jazz amerikarraren estandarrez osatutako diskoa, Kubako musikari gazteekin, bere abestien artetik azpimarragarriak jasotzen dituen saltsa diskoa, Dagoberto González Jr.-ek ekoiztuta, eta abesti berriez osatutako diskoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button