ARTEA

Pablo Aizoiala pintorearen lore eta paisaiak Bilbon

Xanon galerian Pablo Aizoiala (Durango, 1954) pintorearen margolanak daude ikusgai martxoaren 8a bitarte, Le Papillon et la Fleur 1987-1990 izenburupean.

Artistaren hitzetan, Bath, Malaga, Londres hirietan eginiko erakusketa kolektiboen, eta Londresen eginiko banakako baten laburpena da Bilboko erakusketa.

Margotuak baino, “amesturiko” lanak direla dio Aizoialak. “Naturaren sentsazioak interesatzen zitzaizkit, naturan bertan eginikoak dira, gugandik kanpo, naturan dauden benetako sentsazioen bila”. Malenkonia eta maitemintzera eramandako lanak dira.

Mozart eta R. Strauss musikari klasikoen piezak entzuten zituen bitartean margotu zituen artistak koadro hauek: loreak eta paisaiak. Izan ere, artistari gustatuko litzaioke bisitariek aipaturiko konpositoreen musika sentitzea lanok ikusterakoan: “Uste dut horrekin pozik sentituko nintzatekeela”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button