IKUS-ENTZUN

Euskal zinema Bartzelonan

Bartzelonako Euskal Etxeak urtero egin ohi duen Zinemaldiaren seigarren edizioa otsailaren 16an hasiko da Izarren Argia, 36ko gudan kokatzen den dramarekin. Mikel Ruedak zuzendu zuen eta Barbara Goenaga eta Itziar Lazkano dira aktore nagusiak. Emanaldia 20:00etan izango da eta ondoren Eduardo Barinaga ekoizlearekin mahai-ingurua egingo dute ikusleek.

Otsailaren 18an, berriz, Sagarren denbora dokumentala proiektatuko dute. 19an, Kimuak film laburren programan jasotzen diren lanak ikusi ahal izango dira. 23an, Amerikanuak dokumentala eskainiko dute. 25ean, fantasiazko zinema izango dute ardatza Mystical filmarekin. Azkenik, 26an, Ttaup-ttaup! dokumentala izango da ikusgai.

Martxoari dagokionez, 2an, Euskal Etxeko euskara ikasleek eginiko laburmetraia txapelketa izango da protagonista; 5ean eta 9an, bi drama proiektatuko dituzte, Ori eta 80 Egunean, hurrenez hurren. Lehenengo filmean mahai-ingurua izango da, eta bigarrenean Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño zuzendariek parte hartuko dute. Izan ere, proiekzio guztietan mahai inguruak egingo dituzte filmen egile, zuzendari eta aktoreekin. Egitarauaren xehetasun guztiak biltzen dira hemen.

Euskalkultura.com-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button