ARTEA

“Maitatzea ez da delitua. Gure borroka Afrikan” erakusketa, Irunen

Amnesty Internationalen Maitatzea ez da delitua. Gure borroka Afrikan izeneko erakusketa ikusi ahalko da Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoan, irailaren 15tik 24era. Erakusketak Afrikako LGTBI komunitatearen aldeko giza eskubideak defendatzen duten aktibista eta herritarren borroka erakusten du.

Erakusketan 27 argazki eskegi dituzte, guztiak Afrikako lurraldeetan hartuak (Kenyan, Hegoafrikan, Kamerunen, Zambian eta Ugandan), eta guztiak gai baten inguruan ardaztu dira: homofobian eta transfobiaren aurka borrokatzen duten gizon-emakumeak.

Antolatzaileen arabera, “erakusketak sexu askatasunaren aldeko Afrikako borroka azaltzen du, eta helburua errealitate honen ikuspuntu positiboa erakustea da. Izan ere, argazki bildumaren bidez aktibistak eta herritar anonimoak LGTBI komunitatearen eskubideen alde Afrikan egiten ari duten borroka erakusten du”.

Noxolo Nogwazari eta Jean Claude Roger Mbédéri omenaldia egin nahi diete maitatzea delitua ez dela defendatzeagatik bizia galdu zutelako.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button