LITERATURA

“Otto Pette” gogoangarriaren gaineko hitzaldia, Bilbon

Anjel Lertxundiren Otto Pette gogoangarriak laster beteko ditu bere lehen 25 urteak, eta urteurrena ospatzeko, Bilbo Zaharra Euskaltegiaren Forumean solasaldi irekia izango da egilearekin. Ekitaldia, azaroaren 8ko 19:00etan hasiko da, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Anjel Lertxundi idazle oriotarrak idatzitako eleberria da, 1994an, eta Alberdania argitaletxeak argitaratua. Hogei eta bost urte ondoren, 2018an, Alberdania argitaletxearen eskutik Otto Petteren argitalpen gaurkotua kaleratu da.

Erdi Aroan kokatua dagoen istorio korapilatsu bat kontatzen da pertsonaia askoren perspektiba erabiliz. Egileak hizkuntza jaso eta aberatsa darabil. Maria Jose Olaziregi literatur adituaren arabera, lan honek “euskal literatura astindu egin zuen”. Espainiako Narratiba Sari Nazionalaren finalista izan zen.

Gaztelaniazko bertsioak ere argia ikusi zuen Las Ultimas Sombras  izenburupean.

Joan den urriaren 25ean ere, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, Martin Ugalde Foroak eta Alberdania argitaletxeak “Otto Pette” gogoangarriaren gaineko solasaldia burutu zen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu