ARTEA

Oteiza abiapuntu eta helmuga

Iruñeko Kondestable civivoxan, gaur eta bihar, Oteiza protagonista izango dituen bi hitzaldi antolatu dira.

Gaur, martxoak 28, 19:30ean, Oteiza batetik bestera euskarazko hitzaldia egingo dute Bernardo Atxaga idazleak eta Oskar Alegria zinemagileak. Oteiza batetik bestera izeneko hitzaldi hau gure artista handiaren toki berean jaio zen,  Orion, eta hiriz hiri eta artez arte dabil orain haren joera eta begiradak aintzat hartuta. “Oteiza du abiapuntu eta helmuga ibilera zirkular honek, geltoki direlarik Gabriel Arestiren poemak zein artistaren beraren filmak. Oteiza laburtezina, hitz bitan esana”.

Eta bihar, toki berean eta ordu berean, Orrialde zuria. Oteiza eta poesia hizkuntza plastiko gisa izeneko hitzaldia egingo du Aitziber Urtasunek (Oteiza Fundazioa). Eskulturaren hizkuntza plastikoaren eta beste bide batzuen arteko harremana aztertuko da. “Bide horiek, adibidez, bilaketa, poesia, zinema edota hezkuntza izan daitezke, hots, Oteizak 60ko urteetatik aitzina urratutako bideak. Bada, horiek guztiak elkarri lotu zitzaizkion eta sorkuntzazko filosofia paregabea sortu zen XX. mendeko artean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button