IKUS-ENTZUN

“Ostegunetan, zinema Oiassorekin” programa, Irunen

Museoen hilabetea maiatza da eta ospakizun hori aprobetxatuz Irungo Oiasso Museoan  ikus-entzunezkoak haizatuko dituzte, Ostegunetan, zinema Oiassorekin programaren bidez.

Hala,ostegunero, 19: 00etan, Oiasso Museoak duen Youtubeko kanalean dokumental berri bat argitaratuko da; horiek FICABen hainbat ediziotan proiektatu diren dokumentalen aukeraketa bat osatuko dute.

Emanaldiarekin batera, ikusiko den filmaren gaian sakontzeko, aditua den pertsona baten azalpenak izango dira. Horrela, “protagonisten eta adituen bitartez, aurkeztutako lanen ezaugarri garrantzitsu eta interesgarrienetako batzuk azalduko dira”.

Ekimen hori puntuala izango da, eta alarma egoera amaiatzen denean,  Oiasso Museoak ateak berriro irekiko ditu eta, Ostegunetan, zinema Oiassorekin proiektuak lan arkeologikoaren zati bat erakusten jarraituko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button